ISTRUMENTU AUKERA ZABALA
Zein instrumentu ikasi nahi duzu? Gure instrumentuko klaseak,ikaslearen arabera pertsonalizatuak dira.
Bakarka edo taldean ikasi ditzakezu eta adin guztietako ikasleentzat pentsatuta daude.
Badakizu istrumentu bat jotzen baina laguntza profesionala nahi duzu? Taldeetan jotzen duen jendea trebatzen dugu eta kontserbatorioko sarrera froga prestatu nahi duenari lagundu.
POSIBLE DA MOMENTU HONTAN INSTRUMENTU GUZTI HAUEK EZ ESKAINTZEA...
INFORMA ZAITEZ: 943086869
HAIZEZKO INSTRUMENTUAK
Orkestra sinfonikoetan agertzen den ohiko musika tresnetako bat da. Soinu gozoetatik agudoetara, aukera asko ematen dituen instrumentua.
Musika eskolako Haizezko istrumentuen talde edo orkestran parte hartu dezakezu.
BIBOLINA
Haizezko instrumentuak gustoko badituzu eta musika tresna indartsu bat bilatzen baduzu: hau da zure aukera.
"Ska" musika edo "klasikoa" erakusten ditugu.
TRONPETA-TRONBOIA-BONBARDINOA
Musika tresna indartxuenetarikoa. Edozein formatutan tokia duena.
Klasikoa edo modernoa izan berdin da: bere soinuak txundituta uzten baigaitu beti.
SAXOFOIA
Soinu apala eta grabea duen instrumentu honek zurezko tronpeta txiki baten soinua du. Egokia 7 urterekin ikasten hasteko. Musika klasikotik kanpo: jazz musikan ere asko erabiltzen da.
KLARINETEA
HARIZKO INSTRUMENTUAK
Orkestrako instrumenturik ezagunena. Lau sokako kaxa txiki honek
soinu gozoa du eta bakarka edo taldean ezinbesteko instrumentua da.
BIBOLINA
Sokazko instrumentua. Bibolinaren anai handiak soinu grabe eta lodia du. Orkestrako instrumentuen familian ezinbestekoa. Baina bakarka ere edozein txunditzen du.
BIOLONTXELOA
Nahi duzun musika estiloa lantzeko: Pop,Rock, akustikoa,
Euskal kantak, abestea eta jotzea gustoko baduzu edo eta instrumentu melodiko edo ritmiko bezala erabili nahiko bazenu gitarra... orain duzu aukera.
GITARRA
Musika taldeetan ezinbesteko instrumentua bihurtu da.
gitarra elektrikoarekin batera rocka, bluesa , jazza, eta joera berrietako musikak lantzeko istrumentu erritmikoa.
BAXU ELEKTRIKOA
BESTELAKOAK
Trikitia bezala errepertorio zabala eskaintzen duen haizezko instrumentua. Pianoarekin batera musika tresnarik borobilena istrumentu polifonikoetan. Edozein talde formatutan tokia duena.
SOINUA
Musika klasikotik hasi eta estilo guztiak landu ditzakezu instrumentu honekin. Abestea gustoko baduzu,instrumentu egokia da horretarako ere.
PIANOA ETA TEKLATUA
Erritmoa baldin bada gustatzen zaizuna: hau da zure aukera.
Bateriaz gain perkusio instrumentu desberdinak ere ikasi ahalko dituzu.
BATERIA ETA PERKUSIOA
Euskal Herriko musika tradizionala eta folklorikoa gustoko baduzu:
hau da zure instrumentua. Fandango, arin arin eta kalejirez gain errpertorioa zabala da. Behin errepertorio bat ikasi ondoren trikiti taldean parte hartu dezakezu edo eta triki rock talde batean erromerietako abestiak landu.
TRIKITIA ETA PANDEROA
Abestea gustoko baduzu.... afinazioa eta behar bezala abesteko teknikak ikasiko dituzu.